XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dermatologia tratatua

Nestor sonbreruduna harrapatzeko zailtasunak eduki nituen, eta harrapatu nuelarik dir-dir berezia, agian sonbrerua kendu gabe eman berri zuen mintzaldia emateko erabilitako hondar energia-pintzaren ondorioz.

Oraindik ez al dakizu 1982ko urtarrileko gau hartan zer gertatu zen?

Entzulegoa aukeratua zen oso, eta hainbaten zorion-agurrak jasotzen zituen, punttu harroa zuen irribarrea ezpainetan.

Komeni zaizu jakitea, orduan, gau hartan zer gertatu zen.

Baina aurreratzen ari naiz; gelditu naiz dermatologiaz pixka bat ikasi behar nuela; bada, hartu dudan Dermatologia Tratatuak kolagenopatien larruazal-agerpenetan deritzon kapitutuaren azpian biltzen du.

Lupus Eritematosoa du izen zehatza eta osoa.

Gaixotasunak aldaera batzuk baditu: larruazaleko lupus eritematoso kronikoa, lupus eritematoso sistemikoa...

Berdin dio.

Larruan sortzen den gaitza da.

Larruazalean lesio kronikoak azaltzen omen dira, hedatzen eta hanpatzen diren plaka more-gorrixkak, nonbait, betirako orbanak eragiten dituztenak.

Gorputzaren edozein ataletako larru-azalean sor daitezke, baina normalean eguzkiaren argitan erakusten diren ataletan sortzen da aurpegia, belarriak, lepoa, buru-azala....

Eragin genetikoa garrantzizkoa omen da, baina argi ultrabioletak koadroa larriagotzen eta azkarragotzen omen du.

Ukitutako larru-azaleran larrua markatua gelditzen da eta ilea erori egiten da.

Gaixotasunaren bilakaera ez omen da oso txarra, gehienetan larruan gelditzen baita, nahiz eta gero, ehuneko proportzio txikian, gorputzaren beste hainbat ataletara, erraietara eta, pasa daitekeen, eta kasu honetan hil egin dezake, antza.

Gaixotasunari aurre egiteko kortikosteroideak eta pomadak erabiltzen dira.

Liburuko irudietan lupus zeukan baten burua ikusi nuen, eta, zin dagit, ez zuen batere itxura onik.

Ez zen oso estetikoa, nolabait esatearren.

Hortaz, hasieran uste izan nuen Nestor-Lupusen sonbreruak miseria itsusi bat estaltzea beste helbururik ez zuela izango, baina dermatologia liburuak argi esaten zuen, pixka bat aurrerago kortikosteroide eta pomadaz aparte, (...)